17 jarduerek osatzen dute 2022-ko familia-enpresari zuzendutako jarduera-zikloa. Cámarabilbao-k, CEBEK-ek eta Euskal Herriko Unibertsitatea-k, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, antolatzen dute jarduera-ziklo hau. Jarduerak otsailaren 10ean hasi ziren, UPV/EHU-k antolatutako lehen hitzaldiekin, eta 2022-an zehar luzatuko dira, ekimena bultzatzen duten hiru erakundeen egoitzetan.

Familia enpresa, gure ekonomiaren oinarria” zikloak zazpi hitzaldi izango ditu guztira. Horiek guztiak UPV/EHUren Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Areto Nagusian egingo dira. Bestalde, hiru tailer egongo dira, horietako bakoitza ekimenaren sustatzaileetako batek antolatua. Eta, azkenik, zazpi jardunaldi tematiko, erdizka antolatuta, Cámarabilbao eta CEBEK-en artean.

Cámarabilbao, CEBEK eta Euskal Herriko Unibertsitatea, Familia Enpresako Katedraren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, jakitun dira familia-enpresek ekonomian eta gure gizartean duten garrantziaz, eta enpresa horiei laguntzeko beharraz, lehiakortasuna eta iraunkortasuna handitzen laguntzeko. Horregatik, funtsezkotzat jotzen dute Bizkaiko familia-enpresen kolektibo osoarekiko konpromisoari eustea, eta 2022an 17 jarduera eskainiko dituzte.

Familia-enpresaren erronkei heltzea

“Familia-enpresa, gure ekonomiaren oinarria” zikloaren gakoetako bat Bizkaiko familia-enpresen egungo eta etorkizuneko erronketan murgiltzeko borondatea da. Gai horietan eragin berezia dute Cammarabilbaok martxotik azarora bitartean antolatzen dituen hiru jardunaldiek eta tailerrak. Lau aukera Bizkaiko familia-enpresen egunerokotasuna markatzen duten funtsezko lau alderdi gertutik ezagutzeko.

Lehenengo jarduera martxoaren 8an izango da. “Bigarren belaunaldiko familia-enpresak. Anai-arrebak edo bazkideak” programak bigarren belaunaldiko enpresez ari garenean aurki ditzakegun tipologia nagusiak jorratzen ditu ikuspegi teoriko-praktiko batetik. Kasu errealen bidez, eragina, bitartekaritza edo tipologia nagusiak azalduko ditu. Horren guztiaren helburua bigarren belaunaldiko kideak orientatzea eta laguntzea lantalde eraginkorrak eta kohesionatuak eratzea da.

Maiatzaren 11n “Familia enpresetan merkataritza-ekintza digitalak indartu” izeneko jardunaldia egingo da. Jardunaldi honetan, familia-enpresen egungo errealitatea aztertuko da, baliabide digitalekin gero eta lan gehiago eskatzen eta egiten duen enpresa-ingurunean murgildurik baitaude. Ba al dakite familia-enpresek nola bideratu negozioa erakartzeko ekintzak ingurune digitalean? Interneten bilakaeraren abiadura dela eta, garrantzitsua da tresna hori ezagutzea eta estrategia digitalen bidez ahalik eta etekin handiena ateratzea.

Irailaren 27an zure familia-enpresa merkatu gero eta digitalago batean lehiatzeko prest dagoen aztertuko dugu. “Familiako ETE bat gobernatzea eraldaketa digitalaren garaian” maiatzaren 11ko jardunaldia osatzen du, erronketan sakonduz eta ingurune lehiakorraren aldaketei buruz eta testuinguru horretan familia-enpresa txiki eta ertainen biziraupenari buruz hausnartuz.

Azkenik, azaroaren 8an, “Familia Enpresa profesionalizatzea: Administrazio-kontseilua” izeneko jardunaldia egingo da. Jardunaldi horretan, Gobernu Korporatibo Onerako gako praktikoak eta Egituren edo Gobernu formula desberdinen alternatibak emango dira Familia Enpresan eta ETEetan. Jardueran zehar, Kontseiluak familia-enpresa profesionalizatzeko eta ondorengotza-prozesu arrakastatsuetan laguntzeko beharrezkoak diren tresnak eta irizpideak partekatuko dira.

Cámarabilbaok “Familia-enpresa, gure ekonomiaren oinarria” zikloaren barruan antolatzen dituen jardueren egutegi osoa kontsulta dezakezu, eta bertan izena eman, doan, hemen sartuta.