INNOCÁMARAS BERRIKUNTZA PROGRAMA

Zure enpresaren lehiakortasun-maila aztertzen dugu eta eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzeko irtenbideak proposatzen ditugu.

INNOCAMARAS BERRIKUNTZA-PROGRAMA LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO

Zure enpresaren lehiakortasuna hobetu nahi duzu? CÁMARABILBAOn lan egiten dugu berrikuntzaren prozesua enpresaren kudeaketa estrategikorako tresna gisa txertatzeko.

PROGRAMAREN ONURAK

Programaren helburua honako hauetan laguntzea da:

  1. Merkaturatzen dituzun produktuak/zerbitzuak hobetzeko sistemak ezartzea
  2. Prozesuak optimizatzea enpresaren balio-katean
  3. Zure posizio lehiakorra hobetzea

INNOCÁMARAS programan egin daitezkeen ezarpenen adibideak

  • Berrikuntza kudeaketa sanitarioan, COVID-19ri aurre egiteko
  • ISO araudia ezartzea
  • Produktu/zerbitzu berriak diseinatzea eta garatzea, edo egungoak hobetzea
  • Enpresetan prozesuak hobetzea
  • Laguntzak aztertzea eta izapidetzea
  • Merkatu eta bideragarritasun-azterketak
  • Jabetza industriala eta intelektuala babestea
  • Plan estrategikoak, marketin-planak eta abar egitea
  • Auditoretza antolakuntzan eta giza baliabideetan
  • Merkaturatzeko metodo berriak diseinatzea (packaging berria, merkatu berriak, etab.)

NOLA GARATZEN DA PROGRAMA?

1. fasea: egoeraren analisia eta hobetzeko proposamenak

Zure enpresaren lehiakortasun-maila eta ingurune ekonomikoa eta merkatukoa aztertzen ditugu, eta eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzeko proposamenak planteatzen ditugu. Berrikuntza-soluzio horiek 2. fasean ezarri ahal izango dira.

2. fasea: ezarpena

1. fasean identifikatutako soluzioak abian jartzea. Fase honetan, zure hornitzailea aukeratu ahal izango duzu.

KOSTUA ETA IZEN-EMATEAK

1. fasean, kostua % 100ean dago diruz lagunduta.

2. fasean % 50ean kofinantzatzen dugu, 7.000 euroko inbertsiora arte.

Programa honetan parte hartzeko eskaera EGOITZA ELEKTRONIKOAREN egingo da. Horretarako, Ziurtagiri Digitala eta Autofirma Aplikazioa behar dira. Online eskaerari buruzko edozein galdera egiteko, komeni da Zer da egoitza? -> Ohizko laguntza/galderak

  • Plazak mugatuak dira (aurrekontua agortu arte).
  • Izena emateko azken eguna: 2021eko irailaren 30a.

DEIALDI OFIZIALA ETA ERANSKINAK

Informazio-agiriak. EZ da beharrezkoa eskabidearekin batera aurkeztea.

Deialdi ofizial osoa

I. eranskina: Innokameren Programaren deskribapena

II. Eranskina: enpresa eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena

III. Eranskina: enpresa Onuradunen DECA hitzarmena

IV. Eranskina: parte hartzeko baldintzak, justifikazioa eta II. faseko gastu hautagarriak

HARTZAILEAK

Bizkaiko ETEak eta autonomoak.

Plazak mugatuak dira (aurrekontua agortu arte).

IZENA-EMAN

KOSTUA ETA DIRU-LAGUNTZAK

1. fasean, kostua % 100ean dago diruz lagunduta.

2. fasean % 50ean kofinantzatzen dugu, 7.000 euroko inbertsiora arte.

DEIALDIRAKO SARRERA