HAZINNOVA BERRIKUNTZA PROGRAMA

HAZINNOVA berrikuntza-programak Bizkaiko ETEek berrikuntzarekin esperientzia erabilgarria eta praktikoa izatea errazten du.

HAZINNOVA BERRIKUNTZA PROGRAMA

CÁMARABILBAOk, SPRI Taldearekin eta Innobasquerekin lankidetzan, berrikuntza babesten du Bizkaiko ETEen barruan.

ZER DA HAZINNOVA?

Hazinnova aholkularitza- eta laguntza-zerbitzu bat da, % 100 diruz lagundua, honako hauek inplementatzeko:

  • Lana antolatzeko modu berriak
  • Zure enpresako produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berriak.

ZERTAN DATZA

50 orduko aholkularitza mikroproiektua ezartzeko eta abian jartzeko

Gainera, CÁMARABILBAOn zurekin gaude prozesu osoan (3 hilabete), eta administrazio-izapideak kudeatzen laguntzen dizugu. Zerbitzu hori % 100ean dago diruz lagunduta.

PROIEKTUAK

  • EKOIZPEN JASANGARRIA: Handitu zure ekoizpeneta zerbitzu- prozesuen produktibitatea eta kalitatea eta teknologia berritzaileak integratuz.
  • BEZEROAK: Areagotu salmentak eta bideratu zure enpresaren hazkundea merkataritza-estrategia berritzailea erabiliz; eta, estrategia horren bidez, fidelizatu zure oraingo bezeroak eta erakarri beste batzuk.
  • TALENTUA / PERTSONAK: Eraldatu pertsonak kudeatzeko duzun modua, ingurune motibatzaileagoa, bidezkoagoa eta etorkizunerako prestatuagoa sortzeko. Ebaluatu, birdiseinatu, komunikatu, forma eman eta fidelizatu zure enpresak behar duen talentua.
  • EKONOMIA ETA FINANTZA-KUDEAKETA: Lortu zure enpresaren finantzei buruzko ikuspegi argia (gastuak, diru-sarrerak eta errentagarritasuna), zure negozioak dirua non irabazten eta galtzen duen kontrolatzeko, aukerak eta erronkak identifikatzeko, eta erabaki estrategikoak zehaztasunez hartu ahal izateko.
  • ADMINISTRAZIO-PROZESUAK: Irauli zure enpresaren barnefuntzionamendua. Efikazia handiagoz egin funtsezko zenbait jarduera (hala nola nominak, dokumentuak erosketak, inbentarioak eta proiektuak kudeatzeko modua eta ordainketen eta kobratzen segimendua). Gehitu berrikuntzak eta tresna modernoak ataza horiek sinplifikatu eta bizkortzeko.
  • MERKATU BERRIAK: Areagotu zure irismena eta eraman zure negozioa hurrengo mailara merkatu berrietako aukerak esploratuz.
  • PRODUKTUA: Eman bultzada zure negozioari, eskaintza berrituz. Sortu produktu eta zerbitzu guztiz berriak beste merkatu batzuk zabaltzeko, eta hobetu lehendik dituzunak bezeroen espektatibak gainditzeko; horretarako, erabili teknologia aliatu estrategiko gisa. Horri esker, lehiakideengandik bereiziko zara, diru-sarrerak handituko dituzu, eta zure enpresa indartuko duzu.
  • LOGISTIKA JASANGARRIA: Jakin nola hobetu dezakezun zure bezeroei ondasunak eta zerbitzuak emateko modua, kostuak aurreztuta, ingurumen inpaktua murriztuta eta haien gogobetetzemaila handituta.

% 100 DIRUZ LAGUNDUTA

Zure enpresan berrikuntza-proiektu bat martxan jarri nahi baduzu, edo zerbitzu horri buruzko informazio gehiago edo zalantzaren bat argitu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

INFORMAZIO GEHIAGO

ENPRESA HARTZAILEAK

5 eta 249 pertsona arteko plantillak dituzten eta Euskadin kokatuta dauden enpresak, industria-jarduerak, industriari lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioen gizartea, logistika eta handizkako merkataritza garatzen dituztenak