EGOERA EKONOMIKOARI BURUZKO TXOSTENAK
Jarduera ekonomikoari eta Bizkaiko eta Euskadiko abaguneari buruzko informazio garrantzitsua.
Informazio ekonomikoa jartzen dugu zure eskura, erabakiak errazago hartzeko. Horretarako, Bizkaiko enpresa-sektoreari, enpresa txiki eta ertainei, saltokiei, kanpo-negozioari, inbertsioei eta eguneroko errealitateak eragiten dion moduari buruzko gaurkotasuneko informazioa landu eta partekatzen dugu.
Informazio honi esker, bertatik bertara jakin daiteke zer joera dauden hurbilen enpresa-sektorean, eta, bereziki, kanpoko eragileek nola eragiten dioten. Informazio hau oso baliagarria da sektoreko joeren berri izateko, zifrak eta datu hurbilenak ezagutzeko.
Zer aztertzen dute egoera ekonomikoari buruzko txostenek?
- Informazio sektoriala.
- Hurbileko merkataritza eta online merkataritza.
- ETEen eta konpainia handien egunerokoa.
- Lan-merkatua, kontratazioak, langabezia eta lan-kostuak.
- Kanpoko eragileen ondorioak, joera ekonomikoak, pandemiak…
- Bizkaiko enpresei egindako inkestari buruzko azterlana.
AZKEN ESTUDIOAK
Bilboko Merkataritza Ganberak aurreikusten duenez, Bizkaiko ekonomiak hazkunde moderatuaren bidean jarraituko du %2,1eko BPG-arekin
Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Ganberak egindako Koiuntura Ekonomikoari buruzko azken txostenak adierazten du Bizkaiko ekonomiak hazkunde moderatuaren [...]
Bizkaiak bere maila sendotzen du Europako jabetza industrialaren esparruan
Bizkaiko eta EAEko jabetza industrialaren arloko bilakaera 2024an aztertzen duen Babestu azken azterlanak - barrixe - Bizkaiko Berrikuntza Behatokiak [...]


