xml version="1.0" encoding="UTF-8"?>

** “Ramon Ezkerra”k irabazi du Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketako Lehen Saria **
Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberak merkataritza sektorearentzako lehiaketaren deialdia egin du, BBK eta El Correok babestuta eta ondoko erakundeek lagunduta: Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Saila eta Bilbo, Abanto Zierbena, Zornotza, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Derio, Elorrio, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika, Getxo, Gueñes, Lekeitio, Leioa, Markina- Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Urduña, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Ugao-Miraballes, Trapagaran eta Zallako Udalak. Era berean, hainbat enpresak ere babestu du lehiaketa: Telefónica, Iberdrola, El Corte Inglés, Baqué Café, Coca- Cola, Que! Nervión, Bilbovisión, Punto Radio eta El Correo Digital.
Kaletik pasatzen diren guztien begiradak zureganatzeko gai izan dadin, zure dendaren erakusleihoa originala eta erakargarria bihurtzeak, zure irudi komertziala hobetuko ditu, dudarik gabe, eta izan daitekeen bezeroentzako sartzeko gonbite iraunkor bat izango da.
Izena eman Erakusleiho Lehiaketan eta orain, inoiz baino gehiago, betidanik bereizgarri izan duzun kalitatea eta profesionaltasuna erakutsi. Esfortzu txiki batekin, ideia xume eta argi batekin, irudimen pixka batekin, originaltasun pitin batekin eta profesionaltasun oparo bat emanez, sari handi bat lor dezakezu.
Egin zure erakusleihoarekin proiektu irabazle bat eta ikusiko duzu zer irabazi dezakezun: esku-dirutako sariak, bidaiak, publizitatea txertatzekoak edota eskultura originalak, irabazitako sariaren arabera.
Bilboko Merkataritza Ganberaren Erakusleihoen Lehiaketa komunikabideetan zabaltzen da, eta, beraz, lehiaketak hedapen handia izango duela ziurtatzen da, eta, are gehiago, babesleetako batek, El Correo-k alegia, ahal den hedapen handiena emango diola bermatzen duenean.