Lehiaketaren oinarriak
1 - Xedea
Ongien dekoratutako erakusleihoak sarituko dira kategoria desberdinetan, irizpide artistikoak, teknikoak eta merkataritza irizpideak erabiliz.
2 - Izen emateak
Izena emateko epea azaroaren 9tik 30erakoa da, web orriaren bitartez. Hau izango da Erakusleiho Lehiaketan izena emateko bide bakarra. Derrigorrez honako datuak jakinarazi behar dituzu: Saltokiko jabearen izena, Saltoki parte-hartzailearen izena, IFZ / NAN, Sektorea, Helbidea, Pk eta udalerria, Telefonoa, Posta elektronikoa, Web orrialdea.
Zalantzaren bat izatekotan edo edozein azalpenerako guregana jo ezazu:
• Merkataritza Ganberako Komunikazio Arloa: Kale Nagusia, 13-4. solairua - 48001 Bilbo / Tel. 94 4706507.
3 - Izena emateko kuota
Erakusleihoen Lehiaketan parte hartzeko interesatuta dagoen establezimenduak izena emateko, 28 euroko kuota ordaindu beharko du www.camarabilbao.com web orrialdearen bitartez eta berehala izena ematerakoan.
Parte-hartzaileak inskripzioarekin batera honakoak jasoko dute:
- • “Lehiaketarako Erakusleihoa”-ren bereizgarria establezimendua bereizteko.
• Lehiaketako web orrialdean, establezimenduaren izena sartuko da eta horren web gunearekin lotura bat sortuko da. Halaber, argazki bat bidaltzen bada, jpg formatoan (5zm-ko zabalera), orrialde digitalean irudia sartuko da ere.
• Saririk irabazita ere, bi lagunentzako Kanarietan aste bateko bidaiaren zozketan sartu daiteke.
4 - Erakusketa epea
Erakusleihoek gutxienez ikusgai egon beharko dute 2011ko abenduaren 1etik 31ra bitartean.
5 - Parte hartzeko baldintzak
• Erakusketak dirauen bitartean, erakusleihoak argiztatuta egongo dira gaueko 22:00ak arte.
• Erakusleiho guztiek, parte hartzen dutela erakusteko, Antolakuntzak emandako bereizgarria jarri beharko dute ongi ikusteko moduan. Establezimenduak ez badauka akreditaziorik edo ikusteko zaila den toki batean jartzen badu nahita, deskalifikatu egingo dugu lehiaketatik.
6 - Balorazioa
Dekorazio proiektuak originala izan behar du eta oinarrizko kalitate irizpide batzuk bete beharko ditu:
- • Kalitatea
• Komertzialtasuna eta produktuaren aurkezpena
• Sormena
• Argiztapena
• Modernitatea eta berrikuntza
Epaimahaiak, era berean, merkatariak erakusleihoa dekoratzerakoan izandako sormena baloratuko du.
7 - Epaimahaia
Epaimahaia hainbat arlotako profesionalek osatuko dute: erakusleihogintzaren arlokoek, marketinaren eta publizitatearen arlokoek, dekorazioaren eta barne diseinuaren arlokoek, informazioaren teknologia, merkataritza irudiaren eta diseinuaren arlokoek eta argiztapen teknikariek. Hauez gain, epaimahaian izango dira baita ere kontsumitzaileak, merkatariak eta Bilboko Merkataritza Ganberako kideak.
Epaimahaia osatzen duten pertsonek dendak ikusiko dituzte eta euren irizpideen arabera, egoki deritzoten sariak banatuko dituzte, eta kategoriaren bat saririk gabe utz dezakete hala baderitzote.
Epaimahaiaren erabakiari ezingo zaio aurka egin eta publikoki sari banaketan jakinaraziko da Euskalduna Jauregia 2012ko urtarrilaren 10ean, establezimendu sarituak aurkezteko gala batean.
8 - Sariak
Bizkaiko XXVIII. Erakusleiho Lehiaketak ondoko sariak emango ditu:
• Bilboko Merkataritza Ganberak, BBK-k eta El Correok emandako lurralde mailako sariak.
- - Lehen Sari Handia Oroigarri trofeoa; 1.000 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo.
- Bigarren Sari Handia Oroigarri trofeoa; 700 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo.
- Hirugarren Sari Handia Oroigarri trofeoa; 550 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo.
• Sektoreko sariak Eskultura original batekin sarituko dira ondoko sektoreak:
Elikadura • Gozogintza • Oinetakoak, Larrua eta Larrugintza • Drogeria eta Lurringintza • Botikak • Loradendak • Irudi pertsonala • Bitxigintza, Ordulariak, Imitaziozko Bitxiak eta Opariak • Liburu-dendak eta Paper-dendak • Burdindegiak • Altzariak eta Dekorazioa * Ehunak eta Jantziak • Jarduera anitzak. Bizkaiko Argazkilari Profesionalen Elkarteak ere sari bat emango du.
• Ostalaritzako Sari Berezia
Baqué Café-ren eskutik.
• Sormenari Saria
Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskutik.
• Merkataritzako Berrikuntzari Saria
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailaren eskutik.
• Argiztapenari Saria
Iberdrolaren eskutik. Eskultura bat emango zaio erakusleihoan agertzen diren produktuak ongien nabarmentzen dituen merkataritza argiztapen onenari.
• Natura Saria
Coca Colaren eskutik. Estetika naturala, material eta produktu naturalen edo berziklatuen erabilera merkataritza irudian.
• Barruti Sariak
Bilboko Udalak eta Lan Ekintzak emandako eskultura bat, barruti bakoitzeko erakusleiho onenak saritzeko.
• Tokiko Sariak
Parte hartzen duten Udalek sariak emango dizkiete euren herrietako merkataritza establezimenduei: Abanto Zierbena, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo (2 sari), Basauri, Bermeo, Derio, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Urduña, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Ugao-Miraballes, Trapagaran eta Zalla.
• Ehun urteko merkataritza establezimendua
Sari berezia egongo da Lehiaketaren aurreko edizioetan kategoria honetan saritu ez ziren merkataritza establezimenduentzat, 2011an 100 urte bete edo pasa dituztenentzat alegia.
• “Merkataritzako web onenarentzat” Saria
Movistar-rek emandako eskultura bat, diseinua, edukia eta interneteko zerbitzu onenak eskaintzen dituen web orria saritzeko.
• Merkataritza Konposizio Onenari Saria
El Corte Inglés-en eskutik. Saldu beharreko produktua aurkezteko ideia original onena sarituko da, erakusleihoa osatzen duten elementu tekniko eta estetikoen arteko oreka bilatuko delarik.
Lehiaketan parte hartzen duten establezimenduen artean 7 egunetarako Kanarietara bidea zozkatuko dela gogorarazten.
Gainera, saritutako establezimenduek diploma ofizial bat jasoko dute lortutako merituak aitortzeko.
9 - Onarpena
Oinarri hauek bere osotasunean onartu behar dira Bizkaiko XXVIII. Erakusleiho Lehiaketan parte hartzeko..
Antolatzailea: |
Babesleak: |
Laguntzaileak: |
![]() |
![]() |
![]() |


